XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eleizeak ziñopak izan ebazan, eta benetako ziñopak izan be.

Nok ukatu leio ori...!.

Geroago be izan nai izan ba'leuz...!.

Bere nekauste atan, nazitarrak eta paxistarrak lagunduta, guda ikaragarri ori atara ebenak onesten yarduteka, bakea irakatsi ba'leusku, bakea irakatsi, orrek erakutsi leikigun gure lotsea...!.

Orren nekaustea berealaxe amaituko zan, Erria zabalkunde guzurtiak erakutsi nai izan dauskun lako basatia egundo ezta izan-da.

Baña gizadi-aurrean, erkalmenaren etsaiakin nastauta, euron irakaspenak onartu eragiteko indarkeria baño eztarabillenokin bat eginda, agiri zan Eleiza ori; ta errudunago zein dan igerten eztakian Erriak, Eleizea be bere etsai ebalakotzat, al eban gogorren yo eban.

Ludiko askalausle guztiak bere alde izan ebazan Franco'k.

Gitxi-asko guztiok lagundu eutsen.

Eta onek zabalduko nastearren, ludiko orokarrak be, nabari banaka batzuk ezik enparau guztiak azkatasunaren aurka agiri izan yakuzan.

Etorkizun ikaragarria iragarten euskun gertari negargarria zan au, bein España'ko Gotzainburu Goma Yanzkordunari, geure gogape kistarren aztun kezkatsua eskutitzez alkarri ustu geuntsanean, argiro oartu eragin neutsanez.

Gaur España'ko eleizgizonak, batez be ganerengoak, ointsuko urteoi atzeruntz eragin al ba'leutse, besteriko bidetik ibiliko litzakedazan ezbaierdirik eztot neuk.

Euron eskuz idatzita, belu da baña, neure erruzka argitaratzen diarduezan agerkaiak irakurtea dogu naikoa.

Onakorik etorrenik ezkenduan guk uste izan, dirauskue.

- Guztiok dogu olako zerbait esan eustan eleizgizonak.

- Gure dozu yakin egikera orren izatezko zioa zein dan? yardetsi neutsan.

Matxinburuok amabost egun-barru garalle izango zirealakoan zeunkazan eleizgizonok.

Ezeben uste izan alako guda ikaragarriak urtengo ebanik.

Olantxe iñostan bein Gotzain batek, España'ko Gotzainburu zan Goma Yanzkordunak be olakoxe ustekeriz egoala agertuez.

- Benetan diñotzut erantzun eustan ipar-amerikar eleizgizonak: gogape kistarrentzat au lako leiakizunik eztago, ezta gure aberkide orokarrak geiago banandu izan dauzanik be.

Lenago itz-egin bear zenduen zuek....

- Egin genduan, eta garaiz egin be, baña etxakun siñetsi.